Itun Zaharra

Itun Berria

Zenbakiak 27:4-9 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

4. Desagertu egin behar al du horregatik gure aitaren izenak beraren senitartetik? Emaguzu, beraz, guri lur-jabetza gure aitaren anaiei bezala».

5. Moisesek Jaunari aurkeztu zion arazoa,

6. eta Jaunak erantzun:

7. «Arrazoia dute Tzelofhaden alabek; lur-ondarea emango diezu jabetzan, beraien aitaren anaiei bezala: aitaren ondarea emango diezu.

8. Eta esan israeldarrei: Gizon bat semerik gabe hiltzen bada, haren ondarea alabaren eskuetara pasatuko da.

9. Alabarik ere ez badu, beraren anaiei emango zaie ondarea.

Irakurri kapitulu osoa Zenbakiak 27