Itun Zaharra

Itun Berria

Zenbakiak 27:18-23 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

18. Jaunak erantzun zion Moisesi:—Hartu Josue, Nunen semea: nire espirituaz jantziriko gizona da. Eskuak gainean ezarriko dizkiozu,

19. Eleazar apaizari eta elkarte osoari aurkeztu eta kargua emango diozu guztien aurrean.

20. Zeure aginpidearen partaide egingo duzu, israeldar elkarte osoa esaneko izan dezan.

21. Halere, Eleazar apaizaren aurrean aurkeztu beharko du Josuek, apaizak «Urim» tresnen bidez niri, Jaun honi, kontsulta egiteko. Eta nire esanera bakarrik egingo dituzte guduak, bai berak, bai israeldarren elkarte osoak.

22. Jaunak agindu bezala egin zuen Moisesek. Josue hartu eta Eleazar apaizari eta elkarte osoari aurkeztu zien.

23. Eleazarrek eskuak gainean ezarri eta kargua eman zion, Jaunak Moisesen bidez agindu bezala.

Irakurri kapitulu osoa Zenbakiak 27