Itun Zaharra

Itun Berria

Zenbakiak 1:51-54 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

51. Abiatzerakoan, lebitarrek bilduko dute etxola; gelditzean, beraiek eraikiko berriro. Lebitar ez den norbait egoitzara hurbiltzen bada, heriotzara emango dute.

52. Gainerako israeldarrak gudari-taldeka etxolatuko dira, nor bere kanpalekuan.

53. Lebitarrak, berriz, itunaren egoitzaren inguruan etxolatuko dira; honela libratuko dute israeldarren elkartea Jaunaren haserretik. Itunaren egoitzako zerbitzuaz arduratuko dira».

54. Jaunak Moisesi agindu guztia egin zuten israeldarrek.

Irakurri kapitulu osoa Zenbakiak 1