Itun Zaharra

Itun Berria

Zenbakiak 1:20-43 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

Israelgo leinu guztien izen-bilketa senitarteka eta familiaka egin zen, gudurako gai ziren hogei urtetik gorako gizonezkoak banan-banan erroldatuz. Hona leinu bakoitzak eman zuen emaitza:Jakoben, Israel ere deituaren, lehen-seme Rubenen leinuak 46.500; Simeonen leinuak 59.300; Gaden leinuak 45.650; Judaren leinuak 74.600; Isakarren leinuak 54.400; Zabulonen leinuak 57.400; Joseren semeen leinuek: Efraimenak 40.500, eta Manasesenak 32.200; Benjaminen leinuak 35.400; Danen leinuak 62.700; Axerren leinuak 41.500; Neftaliren leinuak 53.400.

Irakurri kapitulu osoa Zenbakiak 1

Ikusi testuinguruan Zenbakiak 1:20-43