Itun Zaharra

Itun Berria

Zenbakiak 1:1-4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Israeldarrak Sinai basamortuan zeudelarik, Jauna mintzatu zitzaion Moisesi elkarketa-etxolan. Egiptotik irten eta hurrengo urtea zen, bigarren hilaren lehen eguna. Hau esan zion:

2. «Egin israeldar elkarte osoaren izen-bilketa senitarteka eta familiaka, gizonezko guztiak banan-banan erroldatuz.

3. Israelgo gudarostea osatzeko gai diren hogei urtetik gorako gizonezko guztiak erroldatuko dituzu, gudari-taldeka banatuz. Zu eta Aaron arduratuko zarete izen-bilketaz,

4. leinu bakoitzetik familiaburu bat lagun duzuelarik.

Irakurri kapitulu osoa Zenbakiak 1