Itun Zaharra

Itun Berria

Zakarias 2:1-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Ondoren, begiak jasorik, lau adar ikusi nituen.

2. Niri adierazpenak egiten zizkidan aingeruari galdetu nion:—Zer adierazten dute adar horiek?Hark erantzun zidan:—Juda, Israel eta Jerusalemgo bizilagunak sakabanatu zituzten nazio indartsuak adierazten dituzte.

3. Ondoren, Jaunak lau errementari erakutsi zizkidan.

4. Eta galdetu nion:—Horiek zertara datoz?Hark erantzun zidan:—Adarrak Judako jendea inork burua ezin jaso izateraino sakabanatu zuten nazioak dira; errementariok, berriz, Judako jendea sakabanatu zuten nazioak izutzera datoz, eta haien indarra suntsitzera.

5. Jaso nituen begiak berriro eta gizon bat ikusi nuen, neurtzeko haria eskuan zuela.

6. Eta galdetu nion:—Nora zoaz?Erantzun zidan:—Jerusalem neurtzera, haren zabalera eta luzera jakiteko.

7. Orduan, adierazpenak egiten zizkidan aingerua aurreratu zen eta bidera zetorkion beste aingeru bati

8. esan zion:—Joan azkar eta esaiozu horrako mutil horri: «Hiri irekia izango da Jerusalem, bertan izango diren bizilagun eta abereen kopuru handiagatik».

9. Jaunak dio:«Neu izango naiz suzko harresiharen inguruan,aintzaz betea azalduko naizharen erdian».

10. Jaunak dio: «Arin, arin!Egin ihes iparraldeko lurraldetik,neuk sakabanatu baitzintuztedanlau haizeetara!

Irakurri kapitulu osoa Zakarias 2