Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14

Itun Zaharra

Itun Berria

Zakarias 2 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

Bigarren ikuskaria: adarrak eta errementariak

1. Ondoren, begiak jasorik, lau adar ikusi nituen.

2. Niri adierazpenak egiten zizkidan aingeruari galdetu nion:—Zer adierazten dute adar horiek?Hark erantzun zidan:—Juda, Israel eta Jerusalemgo bizilagunak sakabanatu zituzten nazio indartsuak adierazten dituzte.

3. Ondoren, Jaunak lau errementari erakutsi zizkidan.

4. Eta galdetu nion:—Horiek zertara datoz?Hark erantzun zidan:—Adarrak Judako jendea inork burua ezin jaso izateraino sakabanatu zuten nazioak dira; errementariok, berriz, Judako jendea sakabanatu zuten nazioak izutzera datoz, eta haien indarra suntsitzera.

Hirugarren ikuskaria: neurtzeko haria

5. Jaso nituen begiak berriro eta gizon bat ikusi nuen, neurtzeko haria eskuan zuela.

6. Eta galdetu nion:—Nora zoaz?Erantzun zidan:—Jerusalem neurtzera, haren zabalera eta luzera jakiteko.

7. Orduan, adierazpenak egiten zizkidan aingerua aurreratu zen eta bidera zetorkion beste aingeru bati

8. esan zion:—Joan azkar eta esaiozu horrako mutil horri: «Hiri irekia izango da Jerusalem, bertan izango diren bizilagun eta abereen kopuru handiagatik».

9. Jaunak dio:«Neu izango naiz suzko harresiharen inguruan,aintzaz betea azalduko naizharen erdian».

Erbestetuei deia

10. Jaunak dio: «Arin, arin!Egin ihes iparraldeko lurraldetik,neuk sakabanatu baitzintuztedanlau haizeetara!

11. Arin! Egin ihes,Babilonian bizi zaretenSiongo seme-alabok!»

12. Jaun ahalguztidunak aginpidez bidali nau larrutu zaituzteten nazioei adieraztera:«Zuek ukitzen zaituztetenak,neure begi-ninia ukitzen du.

13. Neuk jasoko dut eskua haien aurka,beren esklaboek dituzte larrutuko».Orduan jakingo duzueJaun ahalguztidunak bidali nauela.

14. Jaunak dio:«Egin poz-oihu, alaitu,Sion hiri eder hori,zuen artean bizitzera nator eta.

15. Egun hartan,herri asko elkartuko zaizkit,eta neure herri izango ditut;zuen artean biziko naiz».Orduan jakingo duzuJaun ahalguztidunakbidali nauela zuregana.

16. Jaunak bere ondaretzathartuko du Juda lur santuan,bere aukeratua izango duJerusalem berriro.

17. Bego isilik izaki oro,Jauna agertzean,bere bizileku santutik ateratzean!