Itun Zaharra

Itun Berria

Tobit 7:7-11 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

7. Edna emaztea eta Sara alaba ere negarrez hasi ziren.

8. Gero, ahari bat hilarazi eta ongi hartu zituen.

9. Bainua hartu eta garbitu ondoren mahaian eseri zirenean, Tobiasek esan zion Rafaeli:—Azarias adiskidea, eskatu Ragueli eman diezadan Sara neure ahaidea.

10. Entzun zuen hori Raguelek eta esan zion gazteari:—Jan eta edan eta gau ona igaro! Zuri beste inori ez dagokio, ene senide, Sara nire alabarekin ezkontzea. Neuk ere ezin izango nioke beste inori eman, zu baitzaitut ahaiderik hurbilena. Baina, ene seme, egia osoa esan behar dizut:

11. Gure herritarren arteko zazpi gizonekin ezkondu zen eta denak hil ziren berorrengana hurbildu ziren gauean. Baina, tira, jan eta edan, seme, eta Jaunak lagunduko dizue.

Irakurri kapitulu osoa Tobit 7