Itun Zaharra

Itun Berria

Tobit 7:4-8 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

4. Andreak, berriro:—Ezagutzen al duzue gure ahaide Tobit?Eta haiek:—Bai, ezagutzen dugu.

5. Andreak galdegin zuen:—Nola dago?Haiek erantzun:—Ongi. Bizi da oraindik.Eta Tobiasek gehitu zuen:—Aita dut!

6. Orduan, Raguelek salto batean jaiki eta musu eman zion, negarrez. Gero, esan zion:—Bedeinkatua zu, ene seme! Jatorra eta ona duzu aita. Bai zoritxarra halako gizon zuzena, hainbeste limosna egin ohi zuena, itsu gelditzea!Eta bere ahaide Tobiasi lepotik helduz, negarrari eman zion.

7. Edna emaztea eta Sara alaba ere negarrez hasi ziren.

8. Gero, ahari bat hilarazi eta ongi hartu zituen.

Irakurri kapitulu osoa Tobit 7