Itun Zaharra

Itun Berria

Tobit 7:14-17 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

14. Gero, Sararen amari dei egin eta idazteko zerbait ekar zezala agindu zion. Eta idatzi zuen ezkontza-agiria, Moisesen legearen arabera Sara Tobiasi emaztetzat ematen ziola adieraziz. Ondoren, jaten eta edaten hasi ziren.

15. Geroago, Raguelek bere emazte Ednari dei egin eta esan zion: «Ene emazte, presta ezazu beste gela eta eraman hara Sara».

16. Joan zen Edna eta, senarrak esan bezala gela prestatu zuenean, bertara eraman zuen alaba. Eta negarrez hasi zen harengatik. Malkoak xukatuz, esan zion alabari:

17. «Izan kemen, alaba! Zeruko Jainkoak bihur dezala poz zure nahigabea. Izan kemen, ene alaba!» Eta atera egin zen.

Irakurri kapitulu osoa Tobit 7