Itun Zaharra

Itun Berria

Tobit 7:1-6 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Ekbatanara heldu zirenean, Tobiasek esan zion lagunari:—Azarias ene adiskidea, eraman nazazu zuzen-zuzenean gure ahaide Raguelen etxera.Eta aingeruak Raguelen etxera eraman zuen Tobias. Raguel etxeko atarian eseria zegoen eta beraiek agurtu zuten lehenbizi. Raguelek erantzun zien:—Agur zuei ere, adiskideok. Ongi etorri!Gero, etxera sarrarazi zituen.

2. Eta esan zion bere emazte Ednari:—Mutil honek bai duela gure ahaide Tobiten antza!

3. Ednak galdegin zien:—Nongoak zarete, adiskideok?Haiek erantzun:—Neftaliren leinukoak gara, Ninivera erbesteratuak.

4. Andreak, berriro:—Ezagutzen al duzue gure ahaide Tobit?Eta haiek:—Bai, ezagutzen dugu.

5. Andreak galdegin zuen:—Nola dago?Haiek erantzun:—Ongi. Bizi da oraindik.Eta Tobiasek gehitu zuen:—Aita dut!

6. Orduan, Raguelek salto batean jaiki eta musu eman zion, negarrez. Gero, esan zion:—Bedeinkatua zu, ene seme! Jatorra eta ona duzu aita. Bai zoritxarra halako gizon zuzena, hainbeste limosna egin ohi zuena, itsu gelditzea!Eta bere ahaide Tobiasi lepotik helduz, negarrari eman zion.

Irakurri kapitulu osoa Tobit 7