Itun Zaharra

Itun Berria

Tobit 13:5-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

5. Zigortu egiten zaituztezeuen gaiztakeriengatik,baina errukiz hartukozaituzte denok eta bildukosakabanatu zaituztenherrialde guztietatik.

6. Itzul zaitezte berarenganabihotz-bihotzez eta gogo osoz,berarekin leial jokatzeko.Orduan, bera ere itzuliko zaizueeta ez dizue aurpegiaberriro ezkutatuko.

7. Begira zuen alde zer egin dueneta ospa ezazue aho betean.Goretsazue Jaun zuzena,goraipatu mendeetako Erregea.

8. Nik ere ospatzen dut bera,erbesteraturik naukaten herrian.Haren indarra eta edertasunaerakusten dizkiot herri bekatariari.Itzul zaitezte, bekatariok,egin beraren aurrean zuzen dena.Nork daki zuen alde jarrieta errukituko ez den.

9. Goratzen dut neure Jainkoa,goratzen zeruko Erregea,beraren handitasunean pozten naiz.

10. Dei egin biezaiote denek,ospa bezate Jerusalemen.Oi Jerusalem, hiri santua,zigortu egiten zaitu Jainkoakzeure seme-alaben eginengatik;baina errukiz hartuko ditu berrirozure seme-alaba zintzoak.

Irakurri kapitulu osoa Tobit 13