Itun Zaharra

Itun Berria

Tobit 13:1-6 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Tobitek esan zuen:

2. «Goretsiabetikotasunean bizi den Jainkoa!Goretsia beraren erregetza!Berak du zigortzeneta bera da errukitzen;berak jaitsarazten duHildakoen Egoitzara,lurpeko sakonetara,eta berak ateratzenhondamendi handitik.Ezerk ez duharen eskutik ihes egiten.

3. Ospa ezazue Jauna, israeldarrok,atzerritarren aurrean,berak sakabanatu zaituztenhorien artean,

4. han ikusarazi baitizuebere handitasuna.Goraipa ezazueizaki guztien aurrean,bera baitugu Jauna, geure Jainkoa,geure Aita.Bera da Jainkomenderen mendetan.

5. Zigortu egiten zaituztezeuen gaiztakeriengatik,baina errukiz hartukozaituzte denok eta bildukosakabanatu zaituztenherrialde guztietatik.

6. Itzul zaitezte berarenganabihotz-bihotzez eta gogo osoz,berarekin leial jokatzeko.Orduan, bera ere itzuliko zaizueeta ez dizue aurpegiaberriro ezkutatuko.

Irakurri kapitulu osoa Tobit 13