Itun Zaharra

Itun Berria

Tobit 12:6-9 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

6. Rafaelek, ordea, biak aparte hartu eta esan zien:—Goretsi Jainkoa eta aitortu denen aurrean zenbat on egin dizuen. Goretsi Jauna eta kanta beraren izenari. Jakinarazi gizon-emakume guztiei Jainkoaren egintzak, merezi duen bezala. Ez izan geldoak Jauna ospatzeko.

7. On da erregearen isilpekoa gordetzea; Jainkoaren egintzak, ordea, aldarrikatu eta aitortu egin behar dira, merezi duen bezala. Egizue on dena eta ez zaizue gaitzik etorriko.

8. Ona da zintzo egindako otoitza, eta hobea eskuzabal egindako limosna zuzengabe iritsitako aberastasuna baino.

9. Limosnak heriotzatik gorde eta bekatu ororen barkamena ematen du. Limosna ematen dutenek bizitza luzea izanen dute.

Irakurri kapitulu osoa Tobit 12