Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 47:1-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Koru-zuzendariarentzat. Koreren semeen salmoa.

2. Herri guztiok, egin txalo,egin pozez oihu eta irrintzi Jainkoari.

3. Izugarria baita Jauna, Goi-goikoa, mundu osoaren errege handia.

4. Herriak menpean ipintzen dizkigu, nazioak oinpean jartzen.

5. Guretzat lurralde bat aukeratu du,bere maitea duen Jakoben harrotzeko bide.

6. Irrintzi artean igo da Jainkoa, turuta-soinuz Jauna.

7. Kanta Jainkoari, kanta! Kanta gure erregeari, kanta!

8. Jainkoa mundu osoaren errege: kanta hari trebeki!

9. Jainkoa nazioen errege da, bere tronu santuan eseria dago.

10. Herrietako printzeak elkartu zaizkioAbrahamen Jainkoaren herriari,munduko ahaltsuak Jainkoarenak baitira.Bera guztien gainetik garai!

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 47