Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 127:1-4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Erromes-kanta. Salomonena.Etxea Jaunak eraikitzen ez badu,alferrik ari dira etxegileak.Hiria Jaunak zaintzen ez badu,alferrik daude erne hirizainak.

2. Alferrik duzue goizean goiz jaiki eta berandu oheratzea,nekearen nekez ogia irabaztea:bere adiskideei lotan daudela ematen die Jaunak!

3. Hara, seme-alabak dituzu Jaunaren ondare,sabeleko fruitua harengandiko sari.

4. Gudariaren eskuan geziak bezala,halaxe gaztetako seme-alabak.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 127