2. Ez dira konturatzenberaien gaiztakeria guztiakgogoan ditudala.Beren okerretan sartuak daudeleporaino,eta begi aurrean ditut nik guztiak.
3. «Beren gaiztakeriazalaiarazten dute erregea,beren azpikeriaz buruzagiak.
4. Desleial dira denak.Labe goria dirudite:okinak orea egiten duenetikogia jaiki artegehiago suberritu beharrikez duen labe.
5. Erregearen egunean,buruzagiek ardoaren berotasunezburua galtzen dute;erregeak berakeskua luzatzen die asaldariei.
6. Sutan dute bihotza, labea bezala,beren azpikeriez.Gau guztian errauspean dagohaien haserrea;goizean, ordea,sugarra bezala pizten da.
7. Labea bezala daude denak sutan,eta beren agintariakirensten dituzte.Haien errege guztiakerortzen ari dira;horietan bat bera ere ez, ordea,niri dei egiteko.