Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14

Itun Zaharra

Itun Berria

Oseas 7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. «Zenbat eta nik Israelsendatzea nahiago,orduan eta nabarmenagoagertzen ziren Efraimen bekatuaketa Samariaren gaiztakeriak.Iruzur egiten dute,etxeetan lapurrak sartzen dira,kaleetan gaiztaginek erasotzen.

2. Ez dira konturatzenberaien gaiztakeria guztiakgogoan ditudala.Beren okerretan sartuak daudeleporaino,eta begi aurrean ditut nik guztiak.

3. «Beren gaiztakeriazalaiarazten dute erregea,beren azpikeriaz buruzagiak.

4. Desleial dira denak.Labe goria dirudite:okinak orea egiten duenetikogia jaiki artegehiago suberritu beharrikez duen labe.

5. Erregearen egunean,buruzagiek ardoaren berotasunezburua galtzen dute;erregeak berakeskua luzatzen die asaldariei.

6. Sutan dute bihotza, labea bezala,beren azpikeriez.Gau guztian errauspean dagohaien haserrea;goizean, ordea,sugarra bezala pizten da.

7. Labea bezala daude denak sutan,eta beren agintariakirensten dituzte.Haien errege guztiakerortzen ari dira;horietan bat bera ere ez, ordea,niri dei egiteko.

8. «Efraim beste herriekin nahasten da,ondo erre gabeko taloa dirudi.

9. Atzerritarrak indarrak jatenari zaizkio, eta ez da konturatzen.Zahartzen ari da,eta ez da ohartzen.

10. Bere harrokeriak salatzen du Israel.Hala ere, ez diraberen Jainko Jaunarenganaitzultzen,ez dabiltza haren bila.

11. Efraim uso ttunttun burugabea da:Egiptori degiote laguntzeko dei,Asiriara jotzen dute.

12. Bidean doazela,sarea botako diet,txoriak bezala eraitsiko ditut,haien zalaparta entzun ordukoharrapatuko ditut.

13. Haien zoritxarra,niregandik ihesi baitabiltza!Haien hondamendia,nire aurka jarri baitira!Salbatuko nituzke,baina faltsukeria besterikez dute nirekiko.

14. Ez didate bihotzez oihu egiten,etzanik aieneka ari direnean,gari eta ardo eske beren buruakurratzen dituztenean.Niregandik alde egin dute.

15. Nik trebatu eta indartunizkien besoak,baina haiek nirigaiztakeria asmatzen.

16. Ez dira, ez,Goikoarengana itzultzen;huts egiten duen uztaia dirudite.Horien buruzagiakezpatapean jausiko dira,beren hizketa lotsagabeagatik;eta barre egingo diete Egipton.