Itun Zaharra

Itun Berria

Oseas 4:8-15 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

8. Nire herriak bekatuengatikegiten dituen opariezmantentzen dira apaizak;horregatik, nire herriakbekatu egin dezan nahi dute.

9. Bai herriak, bai apaizakzori bera izango dute:beren jokabideagatikkontuak eskatuko dizkiet,beren egiteen ordaina emango diet.

10. Jango dute, baina ez dira aseko;emagaldu sakratuekinelkartuko dira,baina ez dute haurrik izango;Jauna bazter utzi baitute,beste jainkoei jarraitzeko.

11. «Ardoak eta pattarrakburua txoratu diote nire herriari.

12. Egur-puska batiegiten diote kontsulta,zurezko idolo batekematen dizkie erantzunak.Prostituzio-haizeak jo ditu,beste jainkoen atzetik joateko,ni, beren Jainkoa, bazter utzirik.

13. Mendi-gailurretansakrifizioak eskaintzen dituzte,muinoetan intsentsua erretzen,arte, urki eta haritzenitzalpe ederrean.Horrela, zuen alabakemagaldu sakratu bihurtu dira,zuen errainak adulteriogile.

14. Hala ere, ez diet zuen alabeikonturik eskatuko,emagaldu bihurtu direlako;ezta zuen errainei ere,adulteriogile bihurtu direlako.Apaizak berak baitoazemagalduekin,tenpluko emagalduekinelkartzen baitirasakrifizioak eskaintzeko.Eta hala, zentzugabeko herriahondamendira doa.

15. Zu, Israel,nirekiko desleial bazara ere,Juda behintzatez dadila errudun izan.Ez joan Gilgalgo santutegira,ez igo Bet-Aben-era,ez hartu Jainko bizia ahotanzin egiteko.

Irakurri kapitulu osoa Oseas 4