Itun Zaharra

Itun Berria

Oseas 4:4-9 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

4. «Ez biezaio inork inori salaketaeta errietarik egin.Zure aurka dut auzia, apaiz.

5. Gau eta egunegiten duzue estropezu,eta zuek bezala profetek ere.Horregatik,zuen ama Israel galdu egingo dut.

6. Nire herria hondatu egingo dut,aintzat hartzen ez nauelako.Zuk ez bainauzuaintzat hartu nahi izan,nik ere ez zaitutneuretzat apaiz hartuko.Zure Jainkoaren irakaspenaahaztu duzunez gero,nik ere ahaztu egingo ditutzure seme-alabak.

7. Den-denek egin dutenire aurka bekatu;beren ospea lotsa bihurtuko diet.

8. Nire herriak bekatuengatikegiten dituen opariezmantentzen dira apaizak;horregatik, nire herriakbekatu egin dezan nahi dute.

9. Bai herriak, bai apaizakzori bera izango dute:beren jokabideagatikkontuak eskatuko dizkiet,beren egiteen ordaina emango diet.

Irakurri kapitulu osoa Oseas 4