Itun Zaharra

Itun Berria

Oseas 4:11-19 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

11. «Ardoak eta pattarrakburua txoratu diote nire herriari.

12. Egur-puska batiegiten diote kontsulta,zurezko idolo batekematen dizkie erantzunak.Prostituzio-haizeak jo ditu,beste jainkoen atzetik joateko,ni, beren Jainkoa, bazter utzirik.

13. Mendi-gailurretansakrifizioak eskaintzen dituzte,muinoetan intsentsua erretzen,arte, urki eta haritzenitzalpe ederrean.Horrela, zuen alabakemagaldu sakratu bihurtu dira,zuen errainak adulteriogile.

14. Hala ere, ez diet zuen alabeikonturik eskatuko,emagaldu bihurtu direlako;ezta zuen errainei ere,adulteriogile bihurtu direlako.Apaizak berak baitoazemagalduekin,tenpluko emagalduekinelkartzen baitirasakrifizioak eskaintzeko.Eta hala, zentzugabeko herriahondamendira doa.

15. Zu, Israel,nirekiko desleial bazara ere,Juda behintzatez dadila errudun izan.Ez joan Gilgalgo santutegira,ez igo Bet-Aben-era,ez hartu Jainko bizia ahotanzin egiteko.

16. Bai, larrabehia bezainbihurri da Israel.Nola larratuko ditu, bada,Jaunak zelai zabalean,arkumetxoak balira bezala?

17. Efraim idoloekin lotuegia dago:utziozue!

18. Ardo-edana egin ondoren,prostituzioari eman diote erabat,eta haien buruzagieklotsaizuna dute gogoko.

19. Baina haize-bolada batekeramango ditu,eta lotsa izango diraberen sakrifizioez.

Irakurri kapitulu osoa Oseas 4