Itun Zaharra

Itun Berria

Oseas 4:11-15 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

11. «Ardoak eta pattarrakburua txoratu diote nire herriari.

12. Egur-puska batiegiten diote kontsulta,zurezko idolo batekematen dizkie erantzunak.Prostituzio-haizeak jo ditu,beste jainkoen atzetik joateko,ni, beren Jainkoa, bazter utzirik.

13. Mendi-gailurretansakrifizioak eskaintzen dituzte,muinoetan intsentsua erretzen,arte, urki eta haritzenitzalpe ederrean.Horrela, zuen alabakemagaldu sakratu bihurtu dira,zuen errainak adulteriogile.

14. Hala ere, ez diet zuen alabeikonturik eskatuko,emagaldu bihurtu direlako;ezta zuen errainei ere,adulteriogile bihurtu direlako.Apaizak berak baitoazemagalduekin,tenpluko emagalduekinelkartzen baitirasakrifizioak eskaintzeko.Eta hala, zentzugabeko herriahondamendira doa.

15. Zu, Israel,nirekiko desleial bazara ere,Juda behintzatez dadila errudun izan.Ez joan Gilgalgo santutegira,ez igo Bet-Aben-era,ez hartu Jainko bizia ahotanzin egiteko.

Irakurri kapitulu osoa Oseas 4