Itun Zaharra

Itun Berria

Oseas 4:1-8 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Entzun Jaunaren hitza,israeldarrok,Jauna auzitan ari baitalurralde honetako jendearekin:«Ez da leialtasunik,ez maitasunik lurraldean,eta ez naute Jainkotzat aitortzen.

2. Madarikazioa eta gezurra,hilketa, lapurretaeta adulterioa ugari,odola odolaren gain.

3. Horregatik, dolu dagi lurraketa hiltzear daudebertan bizi direnak.Basapiztiak eta hegaztiak,baita arrainak ere,denak galduko dira.

4. «Ez biezaio inork inori salaketaeta errietarik egin.Zure aurka dut auzia, apaiz.

5. Gau eta egunegiten duzue estropezu,eta zuek bezala profetek ere.Horregatik,zuen ama Israel galdu egingo dut.

6. Nire herria hondatu egingo dut,aintzat hartzen ez nauelako.Zuk ez bainauzuaintzat hartu nahi izan,nik ere ez zaitutneuretzat apaiz hartuko.Zure Jainkoaren irakaspenaahaztu duzunez gero,nik ere ahaztu egingo ditutzure seme-alabak.

7. Den-denek egin dutenire aurka bekatu;beren ospea lotsa bihurtuko diet.

8. Nire herriak bekatuengatikegiten dituen opariezmantentzen dira apaizak;horregatik, nire herriakbekatu egin dezan nahi dute.

Irakurri kapitulu osoa Oseas 4