Itun Zaharra

Itun Berria

Negar Kantak 4:12-22 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

12. Ez lurreko erregeek, ezta munduko inork ere,ez zuen uste etsaia Jerusalemgo ateetan sekula sartuko zenik.

13. Eta hau guztia haren profeten bekatuengatik,haren apaizen gaiztakeriengatik,zintzoen odola isuri baitute hiri barruan.

14. Itsuak bezala dabiltza kaleetan noragabe, odolez zikinduak,haien jantziak inork ukitu ezin dituelarik.

15. «Alde hemendik! Kutsatuak!», egiten zaie oihu,«Alde, alde! Ez ukitu!»Ihesi doaz noragabe; atzerritarrek hau diote:«Ezin dira gure artean bizitzen gelditu».

16. Jaunak berak sakabanatu ditu, eta ez ditu gehiago ikusi nahi.Ez da apaizentzat begirunerik, ezta zaharrentzat gupidarik ere.

17. Begiak akituak ditugu laguntza hutsal baten bila.Hor gaude begira,inor salbatzeko gauza ez den herria noiz etorriko.

18. Gure urrats guztiak zaintzen dituzte:ez daukagu kalera ateratzerik.Hurbil dugu azkena, beteak egunak; bai, heldu zaigu azkena!

19. Zeruko arranoak baino bizkorrago dira gure jazarleak.Segika dabilzkigu mendietan,tranpak jartzen dizkigute basamortuan.

20. Gure arnasberritzailea, Jaunak gantzuturiko erregea,preso erori da etsaiaren sarean.Herrien artean haren gerizpean biziko ginela uste genuen.

21. Gozatu eta poztu zu ere, Edomgo herria,Utz lurraldean bizi zaren hori!Zuk ere edan beharko duzu zigor-edaria;mozkortu egingo zara eta biluzik geldituko.

22. Betea dago zure gaiztakeriaren zigorra, Sion hiri eder;Jaunak ez zaitu berriz atzerriratuko.Baina zure gaiztakeria bai, Edomgo herri, zigortuko dueta zure bekatuak agirian jarriko.

Irakurri kapitulu osoa Negar Kantak 4