Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5

Itun Zaharra

Itun Berria

Negar Kantak 4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

LAUGARREN KANTA

1. Ai ene! Zeinen lausotua dagoen urrea,zein aldatua urre ederra!Kale-bazterretan daude sakabanaturik santutegiko harriak.

2. Urrea balio zuten Siongo bizilagun prestuak,ai ene!, buztinlariak egindakobuztin-ontzien parekotzat hartzen dituzte.

3. Basatxakurrek ere ematen diete beren umeei titia edatera;nire herria, ordea, bihozgabeko ama da,basamortuko ostrukaren antzera.

4. Bularreko haurtxoek, egarriaren egarriz,ahosabaiari itsatsia dute mihia.Umetxoak ogi eske, eta emango dienik ez.

5. Litxarreriaz jan ohi zutenak ahiturik erortzen dira kaleetan.Luxu artean haziek zabortegian dute bizileku.

6. Nire herriaren gaiztakeria handiagoa daSodomaren bekatua baino:inork eskurik nekatu gabe, bat-batean erraustua izan zenSodomarena baino handiagoa.

7. Nire herriko buruzagiak elurra baino garbiago ziren,esnea baino zuriago;korala baino gorriztago haien gorputzak,zafiroa bezain urdin haien zainak.

8. Orain, berriz, kedarra baino beltzago dira,kalean ezagutezin.Hezurretan azala besterik ez dute, egurra bezain ihar.

9. Ezpataz hildakoek zori hobea izan zutengoseak hildakoek baino:haiek zulaturik hustu ziren, hauek uztarik ezaz.

10. Nire herriaren hondamendikoan,emakumeek, berez bihotz samurreko izanik ere,haurrak beren eskuez egosi zituzten eta jan.

11. Jaunak bere haserrea hustu du, bere sumina isuri.Sioni su eman dio eta oinarrietaraino kiskali.

12. Ez lurreko erregeek, ezta munduko inork ere,ez zuen uste etsaia Jerusalemgo ateetan sekula sartuko zenik.

13. Eta hau guztia haren profeten bekatuengatik,haren apaizen gaiztakeriengatik,zintzoen odola isuri baitute hiri barruan.

14. Itsuak bezala dabiltza kaleetan noragabe, odolez zikinduak,haien jantziak inork ukitu ezin dituelarik.

15. «Alde hemendik! Kutsatuak!», egiten zaie oihu,«Alde, alde! Ez ukitu!»Ihesi doaz noragabe; atzerritarrek hau diote:«Ezin dira gure artean bizitzen gelditu».

16. Jaunak berak sakabanatu ditu, eta ez ditu gehiago ikusi nahi.Ez da apaizentzat begirunerik, ezta zaharrentzat gupidarik ere.

17. Begiak akituak ditugu laguntza hutsal baten bila.Hor gaude begira,inor salbatzeko gauza ez den herria noiz etorriko.

18. Gure urrats guztiak zaintzen dituzte:ez daukagu kalera ateratzerik.Hurbil dugu azkena, beteak egunak; bai, heldu zaigu azkena!

19. Zeruko arranoak baino bizkorrago dira gure jazarleak.Segika dabilzkigu mendietan,tranpak jartzen dizkigute basamortuan.

20. Gure arnasberritzailea, Jaunak gantzuturiko erregea,preso erori da etsaiaren sarean.Herrien artean haren gerizpean biziko ginela uste genuen.

21. Gozatu eta poztu zu ere, Edomgo herria,Utz lurraldean bizi zaren hori!Zuk ere edan beharko duzu zigor-edaria;mozkortu egingo zara eta biluzik geldituko.

22. Betea dago zure gaiztakeriaren zigorra, Sion hiri eder;Jaunak ez zaitu berriz atzerriratuko.Baina zure gaiztakeria bai, Edomgo herri, zigortuko dueta zure bekatuak agirian jarriko.