Itun Zaharra

Itun Berria

Mikeas 6:1-4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Entzun zer esan didan Jaunak:«Ea, hasi nire auzia,hartu mendiak lekuko,adi bezate muinoek zure ahotsa!»

2. Entzun, mendiok, Jaunaren auzia,entzun,lurraren betiereko oinarriok;auzitan ari baita Jaunabere herriarekin,salaketan Israelekin:

3. «Ene herri, zer egin dizut nik zuri,zertan izan natzaizu nekagarri?Erantzun, mesedez!

4. Nik igoarazi zaitutEgipto lurraldetik,nik askatu esklabotzatik;nik bidali ditut Moises,Aaron eta Miriamzure aurrean gidari.

Irakurri kapitulu osoa Mikeas 6