Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7

Itun Zaharra

Itun Berria

Mikeas 6 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

Jauna herriarekin auzitan

1. Entzun zer esan didan Jaunak:«Ea, hasi nire auzia,hartu mendiak lekuko,adi bezate muinoek zure ahotsa!»

2. Entzun, mendiok, Jaunaren auzia,entzun,lurraren betiereko oinarriok;auzitan ari baita Jaunabere herriarekin,salaketan Israelekin:

3. «Ene herri, zer egin dizut nik zuri,zertan izan natzaizu nekagarri?Erantzun, mesedez!

4. Nik igoarazi zaitutEgipto lurraldetik,nik askatu esklabotzatik;nik bidali ditut Moises,Aaron eta Miriamzure aurrean gidari.

5. Ene herri, gogora ezazuzer asmo gaizto zerabilenMoabeko errege Balakek,eta zer erantzun zionBeor-en seme Balaamek;gogoratuXitimdik Gilgal bitarteangertatutakoak,horrela aitor dezazunzu salbatzeko nik egindako guztia».

Jaunak zuzenbidea nahi, ez opariak

6. Zerekin agertuko naizJaunaren aurrean?Zerekin,Jainkoari gurtza ematerakoan?Urteko zekorrakekarriko ote dizkioterre-oparitzat?

7. Zer du Jaunak atsegin?Ahariak milaka eskaintzea?Olioa ibaika isurtzea?Lehen-semea eskaini behar ote diotneure errebeldiaren ordain?Sabeleko fruitua,neure bekatuarenbarkamena eskatzeko?

8. Gizaki hori,irakatsi zaizu zer den ona,zer nahi duen Jaunak zuregandik.Hauxe: zuzenbidez jokatzea,on izaten saiatzea,eta zure Jainkoarekinapaltasunez bizitzea.

Jaunak Jerusalemgo zuzengabekeriak zigortu

9. Deika ari zaio Jauna hiriari—zentzuzkoa dahari begirune izatea—:«Israelgo leinu eta herriko batzar,entzun!

10. Jasan behar ote ditutgaiztoaren etxea eta ondasunak,okerbidez eta sasineurrimadarikatuz sortuak?

11. Ontzat eman ote dezaketokerreko pisuaketa neurri faltsuak erabiltzea?

12. Hiri honetako aberatsekgogorkeriara jotzen dute;hemengo bizilagunakgezurra dariela mintzo dira,maltzurkeria besterik ez dute ahoan.

13. Horregatik,nik ere zigorrez jotzen zaitut,zure bekatuengatik hondatu egiten.

14. Jan, bai, jango duzu, baina ase ez;goseak erreko zaitu.Zerbait gorde nahiz ibiliko zara,baina ezin;eta zerbait gordeko bazenu ere,ezpataz suntsituko nuke.

15. Erein, bai, ereingo duzu,baina uztarik bildu ez;oliba-alea zapaldu, bai,baina zeure burua gantzutu ez;mahatsa zapaldu, bai,baina ardorik edan ez.

16. Omri erregearen aginduaketa Akaben familiaren ohiturakgordetzen dituzu:haien esanetara zabiltza.Horregatik,zuen hiria hondatua utziko duteta bizilagunak lotsa gorrian.Nire herriaren lotsaizunajasan beharko duzue».