Itun Zaharra

Itun Berria

Lebitarrena 4:4-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

4. Jaunaren aurrera eramango du zekorra, elkarketa-etxolaren sarrerara, eta, eskua buruan ezarri ondoren, hil egingo du.

5. Apaiz nagusiak, zekorraren odoletik pixka bat harturik, elkarketa-etxolara eramango du,

6. eta, behatza odoletan bustirik, zazpi bider zipriztinduko du santutegi aurreko errezela, Jaunaren aurrean.

7. Gero, odol horrekin elkarketa-etxolan dagoen intsentsu usaintsuaren aldare-ertzeko adarrak igurtziko ditu Jaunaren aurrean, eta zekorraren gainerako odola elkarketa-etxolaren sarreran dagoen erre-oparien aldare-oinean isuriko.

8. Ondoren, barkamen-opariko zekorrari gantz guztia kenduko dio: heste inguru eta gaineko gantza,

9. giltzurrunak gaineko gantzarekin, saihetsei itsatsia dagoen gantza eta gibela estaltzen duena; hori guztia kendurik,

10. elkartasun-opariko zekorrarekin bezala, erre egingo du apaizak erre-oparien aldarean.

Irakurri kapitulu osoa Lebitarrena 4