Itun Zaharra

Itun Berria

Kohelet 12:10-14 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

10. Hitzik egokienak bilatu zituenKoheletek,irakaspen ederraketa egiaz beteak idatzi.

11. Jakintsuaren hitzak akuilu dira,bilduma-egileakongi sarturiko hesolak;artzain bakarrak emanak dira.

12. Ez ibili, ene seme, gehiagoren bila;liburu asko egiteakez du bukaerarik.Gainera, gehiegi hausnartzeakgorputza nekatu egiten du.

13. Esanak esan, eta bukatzeko,izan begirune Jainkoarieta bete beronen aginduak;horixe baitaegiazko gizon-emakume izatea.

14. Jainkoak epaituko ditugure egintza guztiak,onak zein txarrak,orobat ezkutukoak.

Irakurri kapitulu osoa Kohelet 12