Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12

Itun Zaharra

Itun Berria

Kohelet 12 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

Zahartzaroaz

1. Oroit hadi heure Egileazgazte haizen bitartean,aldi txarraketor dakizkian baino lehen;urte horiek etortzeanhonela esango duk:«Ez ditiat atsegin».

2. Orduan eguzkia eta egun-argia,izarrak eta ilargiailundu egingo zaizkik,eta euria egin ondorenberriro lainotuko dik.

3. Orduan eskuakdardaraka zaizkit jarrikoeta zangoak ahulduko;hortz-haginak gutxitukoeta alferrik dituk izango,begiak ere ilunpetan geldituko.

4. Belarriak itxiko zaizkik,ezin izango duk adituerrotarri-hotsik,ezta entzun ere txorien kanturik.Ahotsa moteldu egingo zaik.

5. Toki goietan ibiltzeakbeldurra emango dik,baita bide zelaian ibiltzeak ere.Ilea zurituko zaikibilera baldartukoeta atsegin-grina hoztuko.Gizakia bere betikoetxerantz zihoak;jadanik hilketariakkalez kale zebiltzak.

6. Orduan,zilarrezko haria eten egingo zaik,urrezko ontzia hautsiko,pitxerra iturrian puskatuko,eta putzu gainean txirrika zartatuko.

7. Hautsa lurrera itzuliko duk,handik sortua denez.Bizi-arnasa Jainkoarenganabihurtuko duk,berak emana denez.

8. Huskeria hutsa —dio Koheletek—,dena huskeria da.

Bukaera

9. Oso jakintsua zenez, Koheletekirakaspenak eman zizkion herriari;esaera asko ikertu,aztertu eta asmatu zuen.

10. Hitzik egokienak bilatu zituenKoheletek,irakaspen ederraketa egiaz beteak idatzi.

11. Jakintsuaren hitzak akuilu dira,bilduma-egileakongi sarturiko hesolak;artzain bakarrak emanak dira.

12. Ez ibili, ene seme, gehiagoren bila;liburu asko egiteakez du bukaerarik.Gainera, gehiegi hausnartzeakgorputza nekatu egiten du.

13. Esanak esan, eta bukatzeko,izan begirune Jainkoarieta bete beronen aginduak;horixe baitaegiazko gizon-emakume izatea.

14. Jainkoak epaituko ditugure egintza guztiak,onak zein txarrak,orobat ezkutukoak.