7. Ikusi izan ditutmorroiak zaldi gaineaneta nagusiak oinez, morroi bailiran.
8. Zuloa dagiena bertan da eroriko,horma botatzen duenarisugeak zizta egingo.
9. Harriak ateratzen dituenakberaiekin min hartuko;egurra ebakitzen ari denazauritzeko arriskuan dago.
10. Aizkora kamutsarekin,zorrozten ez baduzu,lan handiagoa egin beharko.Joka ezazu buruz,ahaleginari onura ateratzeko.
11. Garaiz xorarazi baino lehensugeak zizta egiten badu,ez du irabazirik suge-xorarazleak.
12. Jakintsuaren ahoari darion mintzoaatsegina da;zentzugabea, berriz,bere hitzak galduko du:
13. hizketan hasi orduko zorakeria dio,eta bukatzeanergelkeria gaiztoa dario;
14. ergelak berriketa ugari.Gizonak ez daki zer datorkion.Eta nork adieraz diezaiokeberaren ondoren zer gertatuko den?
15. Bai neketsua ergelaren lana;ez daki hirirako bidea ere.
16. Zoritxarrekoaerregetzat haurra duen lurraldea,agintariek goizetiktripakadak egitendituzteneko lurraldea.
17. Zorionekoaerregea aitoren semeaduen lurraldea;agintariek,indarrak hartzekoeta ez sabelkeriaz,beren orduetan jatenduteneko lurraldea.
18. Nagiaren sabaia erraz eroriko,zabarraren etxean itogin franko.
19. Gozatzeko da ogia,bizia alaitzeko ardoa,eta denetan laguntzeko dirua.