Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12

Itun Zaharra

Itun Berria

Kohelet 10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Euli hilek lurringilearen olioakutsatzen eta kirastenduten bezala,halaxe gertatu ohi dagarrantzitsuagoergelkeria txiki batjakinduria eta ohorea baino.

2. Jakintsuak burua bere tokian;ergelak, aldiz, oinazpian.

3. Hor dabil ergela bidez bide;bera izan zentzugabea,eta besteak jotzen dituzentzugabetzat.

4. Nagusia haserretzen bazaizu ere,ez utzi horregatik zeure tokia,otzan izateakoker handiak eragozten baititu.

5. Ikusia dut eguzkipean,agintariengandik datorrenbeste oker handi bat:

6. ergela toki gorenean jarriaeta aberatsa behean eseria.

7. Ikusi izan ditutmorroiak zaldi gaineaneta nagusiak oinez, morroi bailiran.

Lanean arazoak

8. Zuloa dagiena bertan da eroriko,horma botatzen duenarisugeak zizta egingo.

9. Harriak ateratzen dituenakberaiekin min hartuko;egurra ebakitzen ari denazauritzeko arriskuan dago.

10. Aizkora kamutsarekin,zorrozten ez baduzu,lan handiagoa egin beharko.Joka ezazu buruz,ahaleginari onura ateratzeko.

11. Garaiz xorarazi baino lehensugeak zizta egiten badu,ez du irabazirik suge-xorarazleak.

Mintzoa

12. Jakintsuaren ahoari darion mintzoaatsegina da;zentzugabea, berriz,bere hitzak galduko du:

13. hizketan hasi orduko zorakeria dio,eta bukatzeanergelkeria gaiztoa dario;

14. ergelak berriketa ugari.Gizonak ez daki zer datorkion.Eta nork adieraz diezaiokeberaren ondoren zer gertatuko den?

15. Bai neketsua ergelaren lana;ez daki hirirako bidea ere.

16. Zoritxarrekoaerregetzat haurra duen lurraldea,agintariek goizetiktripakadak egitendituzteneko lurraldea.

17. Zorionekoaerregea aitoren semeaduen lurraldea;agintariek,indarrak hartzekoeta ez sabelkeriaz,beren orduetan jatenduteneko lurraldea.

18. Nagiaren sabaia erraz eroriko,zabarraren etxean itogin franko.

19. Gozatzeko da ogia,bizia alaitzeko ardoa,eta denetan laguntzeko dirua.

20. Ez iraindu erregea,ezta zeure baitan ere;ez mintza aberatsaren aurka,ezta zeure gelako isilean ere;txori txiki batek baitiezure mintzoa eramango,eta hegaztiekzure esana jakinaraziko.