Itun Zaharra

Itun Berria

Kohelet 10:5-12 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

5. Ikusia dut eguzkipean,agintariengandik datorrenbeste oker handi bat:

6. ergela toki gorenean jarriaeta aberatsa behean eseria.

7. Ikusi izan ditutmorroiak zaldi gaineaneta nagusiak oinez, morroi bailiran.

8. Zuloa dagiena bertan da eroriko,horma botatzen duenarisugeak zizta egingo.

9. Harriak ateratzen dituenakberaiekin min hartuko;egurra ebakitzen ari denazauritzeko arriskuan dago.

10. Aizkora kamutsarekin,zorrozten ez baduzu,lan handiagoa egin beharko.Joka ezazu buruz,ahaleginari onura ateratzeko.

11. Garaiz xorarazi baino lehensugeak zizta egiten badu,ez du irabazirik suge-xorarazleak.

12. Jakintsuaren ahoari darion mintzoaatsegina da;zentzugabea, berriz,bere hitzak galduko du:

Irakurri kapitulu osoa Kohelet 10