Itun Zaharra

Itun Berria

Kohelet 10:10-17 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

10. Aizkora kamutsarekin,zorrozten ez baduzu,lan handiagoa egin beharko.Joka ezazu buruz,ahaleginari onura ateratzeko.

11. Garaiz xorarazi baino lehensugeak zizta egiten badu,ez du irabazirik suge-xorarazleak.

12. Jakintsuaren ahoari darion mintzoaatsegina da;zentzugabea, berriz,bere hitzak galduko du:

13. hizketan hasi orduko zorakeria dio,eta bukatzeanergelkeria gaiztoa dario;

14. ergelak berriketa ugari.Gizonak ez daki zer datorkion.Eta nork adieraz diezaiokeberaren ondoren zer gertatuko den?

15. Bai neketsua ergelaren lana;ez daki hirirako bidea ere.

16. Zoritxarrekoaerregetzat haurra duen lurraldea,agintariek goizetiktripakadak egitendituzteneko lurraldea.

17. Zorionekoaerregea aitoren semeaduen lurraldea;agintariek,indarrak hartzekoeta ez sabelkeriaz,beren orduetan jatenduteneko lurraldea.

Irakurri kapitulu osoa Kohelet 10