Itun Zaharra

Itun Berria

Kohelet 10:1-8 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Euli hilek lurringilearen olioakutsatzen eta kirastenduten bezala,halaxe gertatu ohi dagarrantzitsuagoergelkeria txiki batjakinduria eta ohorea baino.

2. Jakintsuak burua bere tokian;ergelak, aldiz, oinazpian.

3. Hor dabil ergela bidez bide;bera izan zentzugabea,eta besteak jotzen dituzentzugabetzat.

4. Nagusia haserretzen bazaizu ere,ez utzi horregatik zeure tokia,otzan izateakoker handiak eragozten baititu.

5. Ikusia dut eguzkipean,agintariengandik datorrenbeste oker handi bat:

6. ergela toki gorenean jarriaeta aberatsa behean eseria.

7. Ikusi izan ditutmorroiak zaldi gaineaneta nagusiak oinez, morroi bailiran.

8. Zuloa dagiena bertan da eroriko,horma botatzen duenarisugeak zizta egingo.

Irakurri kapitulu osoa Kohelet 10