Itun Zaharra

Itun Berria

Judit 9:4-7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

4. Haien emazteak harrapakin eta alabak gatibu eramatea eta haien ondasun guztiak zeure seme-alaba israeldar maiteen artean banatzea nahi izan zenuen; hauek, izan ere, zure maiteminez sutan eta beren odoleko bati eginiko lohikeria hartaz higuindurik, laguntza eskatu zizuten.«Oi Jainko, ene Jainko, entzun alargun honi.

5. Zuk eginak dira lehen gertatuak, oraingoak eta gerokoak; zeuk erabakitzen duzu oraingoa eta gerokoa, eta gogoan duzuna gertatzen da.

6. Zuk erabakitako gertakizunek etorri eta esaten dute: “Hemen gaituzu!”, zeure bideak oro prest baitituzu eta aldez aurretik ikusia zeure erabakia.

7. Hona non etorri diren asiriarrak indarrean, beren zaldi eta zaldunengatik harro, beren oinezkoen indarrarengatik hanpurutsu, eta konfiantza beren babeski, lantza, arku eta habailetan jarririk. Ez dakite gerrak desegiten dituen Jauna zarela zu.

Irakurri kapitulu osoa Judit 9