Itun Zaharra

Itun Berria

Judit 2:26-28 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

26. Madiandar guztiak inguratu, beraien oihal-etxolak erre eta artaldeak harrapatu zituen.

27. Gari-uzta biltzeko garaian, Damaskoko lautadara jaitsi eta uztei su eman zien, artalde eta behi-taldeak triskatu, hirietan guztia harrapatu, landak soildu eta jende gaztea ezpataz hil zuen.

28. Izugarrizko beldurrak hartu zuen itsasbazterreko jendea; Sidon, Tiro, Sur, Okina, Jamnia, Azoto eta Axkelon hirietako bizilagunak ikaratuak zeuden.

Irakurri kapitulu osoa Judit 2