Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29
  30. 30
  31. 31
  32. 32
  33. 33
  34. 34
  35. 35
  36. 36
  37. 37
  38. 38
  39. 39
  40. 40
  41. 41
  42. 42

Itun Zaharra

Itun Berria

Job 1 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

PERTSONAIAK ETA GERTAKIZUNAK (1,1—2,13)

Job izeneko gizon bat

1. Bazen Utz herrialdean Job izeneko gizon bat. Zintzoa eta zuzena zen, Jainkoa errespetatu eta gaiztakeriatik urruti zebilena.

2. Zazpi seme eta hiru alaba zituen.

3. Zazpi mila ardi, hiru mila gamelu, bostehun idi-pare, bostehun asteme eta zerbitzari ugari ere bazituen. Ekialdean bizi zen gizonik aberatsena zen.

4. Semeek oturuntzak antolatzen zituzten txandaka beren etxeetan, eta arrebak ere gonbidatzen zituzten jan-edan haietara.

5. Jaialdi bakoitzaren amaieran, Jobek semeei dei egiten zien haien garbikuntza egiteko; egunsentian jaiki eta erre-oparia eskaintzen zuen bakoitzarengatik, semeek beharbada bekatu egin eta beren barnean Jainkoa madarikatu izango zutelakoan. Hauxe egiten zuen Jobek aldi bakoitzean.

Satanen lehenengo erronka

6. Behin batean, Jaunaren aurrera aurkeztu ziren beraren zeruko zerbitzariak, eta han zen Satan ere.

7. Jaunak Satani esan zion:—Nondik hator?Hark erantzun:—Harat-honat ibili naiz munduan zehar.

8. Jaunak galdetu zion:—Ohartu al haiz Job ene zerbitzariaz? Ez dik parekorik munduan: gizon zintzo eta zuzena duk, Jainkoa errespetatu eta gaiztakeriatik urruti dabilena.

9. Satanek erantzun zion:—Hutsaren truke errespetatzen zaituelakoan ala?

10. Ez al duzu, bada, zeuk ongi babesten bera, beraren etxea eta daukan guztia? Egiten duen guztia bedeinkatzen diozu, eta aziendak ugaritzen ari zaizkio herrialde osoan.

11. Baina luzatu eskua eta uki iezaiozu daukan guztia; baietz madarikatu aurpegira!

12. Jaunak esan zion:—Konforme! Heure esku dituk haren ondasun guztiak, baina ez gero bera ukitu!Orduan, alde egin zuen Satanek.

Satanek Job lehenengoz probatu

13. Egun batez, Joben seme-alabak bazkaltzen ari ziren anaia zaharrenaren etxean.

14. Etorri zitzaion mezulari bat Jobi eta esan zion:—Idiak goldean ari ziren eta astemeak inguruan larrean.

15. Sabeo-talde batek, bat-batean etorri, morroiak sarraskitu eta ganadua eraman du. Neuk bakarrik ihes egin ahal izan dut zuri berria emateko.

16. Artean hizketan ari zela, beste batek etorri eta esan zion:—Tximista sartu da eta ardiak eta artzainak kiskali ditu. Neuk bakarrik ihes egin ahal izan dut zuri berria emateko.

17. Hark amaitu baino lehen, beste batek iritsi eta esan zuen:—Kaldear batzuek, hiru taldetan, zure gameluengana oldartu eta eraman egin dituzte, eta morroiak sarraskitu. Neuk bakarrik ihes egin ahal izan dut zuri berria emateko.

18. Oraindik hizketan ari zela, beste batek etorri eta esan zuen:— Zure seme-alabak anaia zaharrenaren etxean bazkaltzen ari zirela,

19. basamortutik etorritako haize-eraso bortitzak lau aldeetatik astindu du etxea. Eta lurrera erortzean, guztiak hil ditu. Neuk bakarrik ihes egin ahal izan dut zuri berria emateko.

20. Orduan, jaiki, bere jantzia urratu eta ilea zeharo moztu zuen Jobek. Gero, lurreraino ahuspeztuz, otoitz egin zuen,

21. esanez:«Biluzik irten nintzenamaren sabeletik,biluzik itzuliko naizlurraren sabeleraJaunak eman dit eta Jaunak kendu.Bedeinkatua Jaunaren izena!»

22. Halaz guztiz, Jobek ez zuen bekaturik egin eta ez zion Jainkoari bidegabekeriarik egotzi.