Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29
  30. 30
  31. 31
  32. 32
  33. 33
  34. 34
  35. 35
  36. 36
  37. 37
  38. 38
  39. 39
  40. 40
  41. 41
  42. 42

Itun Zaharra

Itun Berria

Job 41 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. «Haren aurrean kito segurtasuna,hura ikustea nahikoa lurrera erortzeko.

2. Inor ez da hura zirikatzera ausartzen.Nor ausartuko da, bada, niri aurre egitera?

3. Nork eman dit lehenengo, nik itzuli behar izateko?Zerupean dagoen guztia neurea dut.

4. «Haren gorputz-atalez hitz egiten jarraituko dut,haren balentria eta gorpuzkera ederra azalduko.

5. Nork kenduko dio bere larru-jantzia,zulaezineko oskol bikoitza bezalakoa dena?

6. Nork zabalduko dizkio muturreko bi ateak,hagin beldurgarriz inguraturik dituenak?

7. Babeskiak lerrokatuta dituela ematen du bizkarrak,zirrikiturik gabe, zigiluz itxita bezala.

8. Hain estu dituenez batzuk besteen kontra,ez zaio haizerik ere sartzen:

9. bakoitza ondokoari itsatsia du,elkarri atxikiak, ezin bereiziak.

10. Haren doministikuek su-argia botatzen dute,begiek egunsentiak bezala dir-dir egiten.

11. Eztarri-zulotik zuziak irteten zaizkio,su-txinpartek ihes egiten.

12. Kea irteten zaio sudurretik,bor-bor irakiten dagoen pertzetik bezala.

13. Haren arnasak ikatzak goritzen ditueta eztarri-zulotik sugarrak irteten.

14. Hain indartsua duenez sama,izu-ikaratu egiten du aurrean duen guztia.

15. Trinkoa du haragia,estu-estua eta mugigaitza.

16. Harria bezain gogorra du bihotza,errotarria bezain gogorra.

17. Jaikitzen denean,beldurrak hartzen ditu adoretsuenak,izuak jota uzten.

18. Ezpatak jo eta ez dio ezer egiten,ezta lantzak, azkonak eta geziak ere.

19. Burdina ihia bezalakoa da harentzat,brontzea egur ustela.

20. Geziek ez diote ihes eragiten,habaila-harriak lasto bihurtzen zaizkio.

21. Mazoa lasto iruditzen zaio,gezien ziztu-hotsari barre egiten dio.

22. Azpialdea teila zorrotzez estalia du,area bailitzan ibiltzen da buztinetan.

23. Pertza bezala jartzen du irakiten ur azpia,lurrinontzian bezala lurrinarazten gaineko ura.

24. Bere atzetik argi-uhara uzten du ur gainean,urak artile zuriz bezala estaliz.

25. Lehorrean ere ez du parekorikzeharo izukaitz baita sortzez.

26. Aurre egiten die ausartenei,bera da basapiztia guztien errege».