Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Gt. 1:68-72 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

68. «Ez dago, beraz, ezer jainko direla frogatzen duenik; ez izan, bada, horien beldur!

69. «Urrez eta zilarrez estaliriko zurezko idoloak meloi-soroko txorimaloak bezala dira: ez dira ezer zaintzeko gauza.

70. Txorien kokaleku den baratzeko elorria bezala dira edota ilunpera jaurtitako gorpuak bezala.

71. Haien jantzietako purpura eta lihoa hondatzen ikustean, jakingo duzue ez direla egiazko jainko. Beraiek ere, azkenean, sitsak jango ditu eta herrialde guztiarentzat lotsagarri izango.

72. «Beraz, hobe da idolorik ez duen gizon zintzoa: ez da inoiz lotsagarri gertatuko».

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Gt. 1