Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Gt. 1:38-42 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

38. Urrez eta zilarrez estaliriko egur-puska horiek menditik ateratako harrien antzeko dira; horien gurtzaileak lotsaturik gertatuko dira.

39. Nola pentsa edo esan jainko direla?

40. «Are gehiago, babiloniarrek berek ere desohoratu egiten dituzte. Muturen bat ikustean, beren jainko Bel-engana eramaten dute eta mintzoa emateko eskatzen, jainko hori ulertzeko gauza izango balitz bezala.

41. Baina ezer ez dutela egiten oharturik ere, ezin dituzte utzi horrelako jainkoak; ez dute horretarako bururik.

42. Emakumeak, gerrian soka jantzirik, bide-bazterretan esertzen dira zahia errez.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Gt. 1