Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Gt. 1:21-25 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

21. Haien gorputz eta buruan hontz, enara eta bestelako txoriak pausatzen dira; katuak ere hurbiltzen zaizkie.

22. «Horregatik jakingo duzue ez direla jainko; ez izan, beraz, horien beldur!

23. «Apaintzeko, urrez estaliak daude idoloak; baina urreari herdoila ez badiote kentzen, ez dute distiratzen. Urtu zituztenean ere, ez zuten ezer sentitu.

24. Kosta ahala kosta erosten dituzte, bizi-arnasarik ez izan arren.

25. Oinik ere ez dutelako, bizkarrean eraman behar izaten dituzte, guztiei erakutsiz zein mespretxagarri diren; hori dela eta, gurtzaileak berak ere lotsatu egiten dira.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Gt. 1