Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 42:11-18 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

11. Ez izan horrenbesteko ikara ematen dizuen Babiloniako erregearen beldur; ez izan beldur, zuekin bainago ni zuek salbatzeko, haren eskuetatik onik ateratzeko.

12. Barru gupidatsua emango diot eta errukitu egingo zaizue, eta zeuen herrialdean bizitzen utziko”.

13-14. «Baina esaten baduzue: “Ez, Egiptora goaz, han ez dugu gerrarik ikusiko, ez turuta-hotsik entzungo, ez goserik izango; Egipton bizi nahi dugu”, horrela Jaunari entzungor eginez, eta herrialde honetan gelditu nahi ez baduzue,

15. orduan, entzun Jaun ahalguztidunak, Israelen Jainkoak, Judan bizirik geldituoi esaten dizuena: “Baldin Egiptora bizitzera joateko erabakian tematzen bazarete,

16. Egipton harrapatu eta joko zaituztete horrenbesteko beldur-larria diozuen gerrak eta goseak, eta hantxe hilko zarete.

17. Egiptora bizitzera joaten lehiatzen diren guztiak han hilko dira gerraz, goseak eta izurriz; ez da inor ere bizirik geldituko, bidaliko diedan zorigaitzak jotzean”.

18. «Bai, honela dio Jaun ahalguztidunak, Israelen Jainkoak: “Nola isuri ziren nire haserre-suminak Jerusalemen bizi zirenen aurka, hala isuriko dira zuen aurka ere, Egiptora joaten bazarete. Zori beldurgarria izango da zuena: madarikazioa, gaitzespena eta lotsa gorria. Eta ez duzue gehiago aberria ikusiko”.

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 42