Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 31:4-13 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

4. Berriro eraikiko zaitut,eta sendo iraungo duzu,Israel neskatxa eder.Danbolina eskuanaterako zara berrirofestazaleekin dantzara.

5. Landatuko dituzu berriro mahastiakSamariako mendietan;landatu dituztenakgozatuko dira fruituez.

6. Bai, badator eguna,Efraimgo mendialdeanzaintzaileek oihu egingo dutena:“Ea, igo gaitezen Sionera,goazen Jaunarengana,geure Jainkoarengana”».

7. Honela dio Jaunak:«Kanta pozezJakoben herriarengatik,egin irrintzinazioen buru denarengatik!Egin oihu, goretsi Jauna, esanez:“Salbatu du Jaunak bere herria,Israelen bizirik geldituak”.

8. Begira! Iparraldetik ekarriko ditut,lurreko azken mugetatik bilduko.Jendetza izugarria itzuliko da:itsuak eta herrenak ere bai,haurduneta haurra izan berriekin batera.

9. Negar eta damu-otoitz arteanekarriko ditut.Ongi ureztaturiko ibarretaraeramango ditut,estropezurik egingo ez dutenbide zelaitik.Aita izango naiz Israelentzat,nire lehen-seme izango da bera.

10. «Entzun, herriok, Jaunaren hitza,iragarri urrutiko kostaldeetan:“Sakabanatu zuenak berakbiltzen du orain Israeleta artzainak artaldea bezalazaintzen”.

11. Jaunak bere herria askatu du,berreskuratu,indartsuagoaren eskutik libratu.

12. Poz-oihuka etorriko diraSion mendira,bizi-bizi heldukoJaunaren ondasunetara:ogi, ardo eta oliotara,artalde eta behi-taldeetara.Baratze ureztatua bezalabiziberrituko dira,ez ditu gehiago ahuleziak joko.

13. Neskek pozik egingo dute dantzanmutil eta agureekin.Haien doluaalaitasun bihurtuko dut,atsekabearen ondorenkontsolatu eta alaituko.

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 31