Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 31:29-32 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

29. Orduan, ez da errepikatuko esaera hura: “Gurasoek mahats gordina jan, eta semeek hozkia”.

30. Beste hau esango da: “Mahats gordina jaten duenak berak izango du hozkia, nor bere bekatuagatik hilko da”».

31. Jaunak dio: «Begira, badator Israel herriarekin eta Juda herriarekin itun berria egingo dudan garaia.

32. Itun hau ez da izango, Egiptotik ateratzeko eskutik hartu nituenean, beraien arbasoekin egin nuena bezalakoa. Haiek bai, hautsi egin zuten nire ituna, baina nik mantendu. Hala diot nik, Jaunak.

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 31