Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 31:27-36 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

27. Jaunak dio: «Begira, badator Israelen eta Judan giza hazia eta abere-hazia ereingo dudan garaia.

28. Haiek erauzi eta irauli, eraitsi, hondatu eta porrokatzeko erne egon nintzen bezala, erne egongo naiz haiek eraiki eta landatzeko ere.

29. Orduan, ez da errepikatuko esaera hura: “Gurasoek mahats gordina jan, eta semeek hozkia”.

30. Beste hau esango da: “Mahats gordina jaten duenak berak izango du hozkia, nor bere bekatuagatik hilko da”».

31. Jaunak dio: «Begira, badator Israel herriarekin eta Juda herriarekin itun berria egingo dudan garaia.

32. Itun hau ez da izango, Egiptotik ateratzeko eskutik hartu nituenean, beraien arbasoekin egin nuena bezalakoa. Haiek bai, hautsi egin zuten nire ituna, baina nik mantendu. Hala diot nik, Jaunak.

33. Hona hemen etorkizunean Israelekin egingo dudan ituna: Barruan ezarriko diet neure legea, bihotzean idatziko; ni beraien Jainko izango naiz eta haiek nire herri. Hala diot nik, Jaunak.

34. Ez dute elkarri irakatsi beharrik izango, “Ezagutu Jauna” esanez, guzti-guztiek, txiki nahiz handi, ezagutuko bainaute. Barkatu egiten baitiet beren gaiztakeria, beraien bekatua ez dut gehiago gogoratuko. Nik, Jaunak, esana».

35. Jaunak ezarri du eguzkiaeguna argitzeko,ilargia eta izarrakgaua argitzeko;hark itsasoa astindueta olatuek orro dagite.Jaun ahalguztiduna, hori du izena!

36. Honela dio Jaunak:«Nik ezarritako lege hauekinoiz huts egingo ez duten bezala,Israel herriak ere ez du huts egingo,betiko iraungo du nire aurrean.

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 31