Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 31:22-31 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

22. Noiz arte ibili behar duzuinguru-minguru,alaba bide-galdu horrek?Hona nik, Jaunak,zerbait berria sortu:emakumeagizonezkoa gorteiatzen».

23. Jaun ahalguztidunak, Israelen Jainkoak, dio: «Neure herriaren zoria aldatuko dudanean, Judan eta bertako hirietan hauxe esango da berriro:“Jaunak bedeinka zaitzala,justiziaren barruti,mendi santu hori!”

24. «Orduan, elkarturik biziko dira Juda osoan nekazariak eta larrez larre dabiltzan abeltzainak.

25. Bihotz-eroriak biziberrituko ditut, ahuleziak jotakoak indarrez beteko».

26. Orduan, iratzarri eta ulertu nuen. Atsegin izan zitzaidan ametsa.

27. Jaunak dio: «Begira, badator Israelen eta Judan giza hazia eta abere-hazia ereingo dudan garaia.

28. Haiek erauzi eta irauli, eraitsi, hondatu eta porrokatzeko erne egon nintzen bezala, erne egongo naiz haiek eraiki eta landatzeko ere.

29. Orduan, ez da errepikatuko esaera hura: “Gurasoek mahats gordina jan, eta semeek hozkia”.

30. Beste hau esango da: “Mahats gordina jaten duenak berak izango du hozkia, nor bere bekatuagatik hilko da”».

31. Jaunak dio: «Begira, badator Israel herriarekin eta Juda herriarekin itun berria egingo dudan garaia.

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 31