Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 31:17-31 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

17. Baduzu itxaropenik etorkizunerako:zure seme-alabakaberrira itzuliko dira.Hala diot nik, Jaunak.

18. Entzuten ari naiz Efraimen kexak:“Hezigabeko zekorra bezalazentzatu nauzu,eta nik eskarmentua hartu.Orain, itzularaz nazazu zeuregana,zu baitzaitut Jauna, neure Jainkoa.

19. Urrundu egin naiz zuregandik,baina ondo damuturik nago;neure erruez oharturik,bular-joka ari naiz.Zer lotsa eta desohoreaneure gaztaro gaitzesgarriagatik!”

20. «Hain seme kutun da Efraim niretzat,hain ume atsegingarri!Hainbeste zeresaneman didan arren,ezin dut inola ere burutik kendu;dardaraz dago nire barrua,harenganako errukiz gainezka.Hala diot nik, Jaunak.

21. «Ipini seinaleak bide-erakusgarri,begira ongi nondik zoazen:itzuli, Israel neskatxa eder,itzuli zeure hirietara.

22. Noiz arte ibili behar duzuinguru-minguru,alaba bide-galdu horrek?Hona nik, Jaunak,zerbait berria sortu:emakumeagizonezkoa gorteiatzen».

23. Jaun ahalguztidunak, Israelen Jainkoak, dio: «Neure herriaren zoria aldatuko dudanean, Judan eta bertako hirietan hauxe esango da berriro:“Jaunak bedeinka zaitzala,justiziaren barruti,mendi santu hori!”

24. «Orduan, elkarturik biziko dira Juda osoan nekazariak eta larrez larre dabiltzan abeltzainak.

25. Bihotz-eroriak biziberrituko ditut, ahuleziak jotakoak indarrez beteko».

26. Orduan, iratzarri eta ulertu nuen. Atsegin izan zitzaidan ametsa.

27. Jaunak dio: «Begira, badator Israelen eta Judan giza hazia eta abere-hazia ereingo dudan garaia.

28. Haiek erauzi eta irauli, eraitsi, hondatu eta porrokatzeko erne egon nintzen bezala, erne egongo naiz haiek eraiki eta landatzeko ere.

29. Orduan, ez da errepikatuko esaera hura: “Gurasoek mahats gordina jan, eta semeek hozkia”.

30. Beste hau esango da: “Mahats gordina jaten duenak berak izango du hozkia, nor bere bekatuagatik hilko da”».

31. Jaunak dio: «Begira, badator Israel herriarekin eta Juda herriarekin itun berria egingo dudan garaia.

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 31