Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 31:1-15 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Jaunak dio: «Garai hartan Israelgo leinu guztien Jainko izango naiz eta haiek nire herri izango dira».

2. Honela dio Jaunak:«Basamortuan azaldu diotneure onginahiaheriotzatik ihes egin duen herriari:bere atseden-bidean da Israel.

3. Urrutitik agertu natzaioeta esan diot:Maite zaitut, betidanik maite,horregatik natzaizu etengabe leial.

4. Berriro eraikiko zaitut,eta sendo iraungo duzu,Israel neskatxa eder.Danbolina eskuanaterako zara berrirofestazaleekin dantzara.

5. Landatuko dituzu berriro mahastiakSamariako mendietan;landatu dituztenakgozatuko dira fruituez.

6. Bai, badator eguna,Efraimgo mendialdeanzaintzaileek oihu egingo dutena:“Ea, igo gaitezen Sionera,goazen Jaunarengana,geure Jainkoarengana”».

7. Honela dio Jaunak:«Kanta pozezJakoben herriarengatik,egin irrintzinazioen buru denarengatik!Egin oihu, goretsi Jauna, esanez:“Salbatu du Jaunak bere herria,Israelen bizirik geldituak”.

8. Begira! Iparraldetik ekarriko ditut,lurreko azken mugetatik bilduko.Jendetza izugarria itzuliko da:itsuak eta herrenak ere bai,haurduneta haurra izan berriekin batera.

9. Negar eta damu-otoitz arteanekarriko ditut.Ongi ureztaturiko ibarretaraeramango ditut,estropezurik egingo ez dutenbide zelaitik.Aita izango naiz Israelentzat,nire lehen-seme izango da bera.

10. «Entzun, herriok, Jaunaren hitza,iragarri urrutiko kostaldeetan:“Sakabanatu zuenak berakbiltzen du orain Israeleta artzainak artaldea bezalazaintzen”.

11. Jaunak bere herria askatu du,berreskuratu,indartsuagoaren eskutik libratu.

12. Poz-oihuka etorriko diraSion mendira,bizi-bizi heldukoJaunaren ondasunetara:ogi, ardo eta oliotara,artalde eta behi-taldeetara.Baratze ureztatua bezalabiziberrituko dira,ez ditu gehiago ahuleziak joko.

13. Neskek pozik egingo dute dantzanmutil eta agureekin.Haien doluaalaitasun bihurtuko dut,atsekabearen ondorenkontsolatu eta alaituko.

14. Haragi gurizjanarituko ditut apaizak,nire ondasunez aseko da herria.Nik, Jaunak, esana».

15. Honela dio Jaunak:«Entzun!Aieneak eta negar samina Raman!Rakel ari dabere haurrengatik negarrez:ez du kontsolatu nahi,ez baitira bizi».

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 31