Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 30:4-12 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

4. Hauxe da, beraz, Jaunaren mezua Israel eta Judarentzat:

5. «Izu-deiadarrak entzuten dira:beldur-ikara, eta onik ez!

6. Galdetu, begiratu inguruan:gizonezkoa haurdun gertatzen ote?Nola ikusten ditut, bada,gizonezkoak,eskuak sabelean eta aurpegia zurbil,emakumea haurgintzan bezala?

7. Ai ene!Izugarria izango da egun hura,berdinik gabea,larrialdi-egunaJakoben herriarentzat.Baina onik aterako da».

8. Jaunak dio: «Egun hartan, hautsi egingo dut haren lepoko uztarria eta eten haren lokarriak. Aurrerantzean ez da atzerritarren esklabo izango.

9. Ni, Jauna, beren Jainkoa, zerbitzatuko naute, baita erregetzat ezarriko diedan Daviden ondorengoa ere».

10. Jaunak dio:«Zu, Jakoben herri, ez izan beldur!Ez izutu, Israel, ene zerbitzari hori!Neuk aterako zaitutbizi zaren urrutiko erbestetik,zeure seme-alabekin batera.Itzuliko zara eta lasai biziko,seguru egongo,inolako kezkarik gabe,

11. zeurekin izango bainauzusalbatzeko.Hala diot nik, Jaunak.Sakabanatu zaitudaneko nazioaksuntsitu egingo ditut;zu, ordea, ez zaitut suntsituko,baina bai zentzarazikomerezi duzun neurrian:ez zaitut utziko zigorrik gabe».

12. Honela dio Jaunak:«Erremediorik gabea dazure hondamena,sendaezina zure zauria.

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 30